Leku (unitate administratiboa)

Artikulu hau entitate administratiboari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leku (argipena)».
Erbiti lekua, Basaburua udalerrikoa.

Lekua (gaztelaniaz: lugar) edo alberria, Espainiako administrazio antolakuntzan, biztanleria entitate mota bat da, udalerria baino lurralde-eremu txikiagokoa.[1] Arabako eta Nafarroako kontzejuek ez bezala,[2][3] ez dute nortasun juridikorik.

Adibidez, Esteribarko udalerriak 10 kontzeju eta 17 leku ditu, Ezkirotz edo Agorreta gisa. Baztango 15 herriak, berriz, lekuak dira juridikoki.[4]

  1. Alberri. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
  2. 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Administrazio Lokalari buruzkoa. lexnavarra.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
  3. Kontzeju. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
  4. Esarte Muniain, Pedro. Una aproximación jurídica e histórica a las Ordenanzas del valle de Baztán. Nabarralde, 2009ko abuztuak 14, nabarralde.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).

Developed by StudentB